GARA > Idatzia > Kultura

�Guaixe� eta �Baleixe� 2.000 bazkideren beharretan daude, biziraun ahal izateko

GARA | IRU�EA

�Guaixe� astekariak eta �Baleixe� irratiak 2.000 bazkide lortzeko kanpaina abiatu dute. Sakanan euskarazko hedabideak bultzatzeko sortutako Bierrik elkartearen bi tresna nagusiak dira eta, ohartarazi dutenez, gaur egun oso egoera larrian dago elkartea, �Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei ematen zien diru-laguntza bertan behera utzi duelako, eta horretarako indarrean zuen partida kendu duelako�. Horren ondorioz, �neurri larriak hartu behar izan dira: `Guaixe' astekariari orrialde batzuk kendu behar izan dizkiote, eta `Beleixe' irratiaren orduak murriztu behar izan dira. Langile taldea ere murriztu behar izan da, ezinbestean�.

Hala ere, proiektu osoa ikusten dute arriskuan 2013rako. Hortaz, aurrera egin ahal izateko, sakandarrei deia egin diete fundazioak abian jarri duen �2.000 esker� kanpainan laguntzeko. Kanpaina horren helburua Sakanan 2.000 bazkide lortzea da. Informazio gehiago lortzeko, www.guaixe.net helbidera jo besterik ez dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo