GARA > Idatzia > Kultura

BILBO

Joan Mari Irigoienek jasoko du Carlton-Argital saria

Joan Mari Irigoienek jasoko du gaur, Bilboko Carlton hotelean, 2012ko Carlton-Argital saria. Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganberak idazle eta argitaletxeen lana saritzeko asmoz, sortu zuten ekimen hau, eta aurtengo saridunen artean izango da Altzakoa. Besteak beste, orbetarren trilogia kaleratu du Irigoienek, «Bestea da mundua», «Haragiaren gauak eta egunak» eta «Nor bere bidean» liburuek osatua. Bere azkeneko lana «Ur arreak, ur garbiak» izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo