Euskara sustatzeko lehen hitzarmena izenpetu dute EEP-k eta Bil Ta Garbi-k
Ainize BUTRON | BAIONA
Bil Ta Garbi zabor kudeatzaile erakundearekin lankidetza hitzarmena izenpetu zuen atzo Euskararen Erakunde Publikoak (EPP). Euskara bizi publikoan sustatzeko helburua duen izenpetze hori, EEPk bideratuko duen beste hainbaten artean lehenengoa zela argitu zuen Frantxua Maitia lehendakariak. Atzo jakinarazi zuenaren arabera, beste hamaika erakundeekin harremanetan daude mota bereko ekimenak bideratzeko. Komunikazioa euskaraz bultzatzeko engaiamendua hartzeaz gain, hitzarmenak, lan postu berri bat irekitze orduan, lehentasuna euskal hiztunei ematea azpimarratzen du.
Baionako erietxe nagusiarekin, CAPIO klinika pribatuekin, Baionan zabaltzekotan den IKEA saltegiarekin, eta, La Poste gutun banaketa erakundearekin harremanetan daudela zehaztu zuen, Maitiak. Halere, dagoeneko ez zegoela deus trenkatua nabarmendu zuen.