GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ohorezko mailako finala

Axio Araña: «Partidari oso indartsu ekin behar diogu»

Ampo Ordizia Quesos Entrepinaresen aurka neurtuko da bihar arratsaldean, Valladoliden.

p048_f01_199x164.jpg

Jon LEUNDA

Ordizian ezinegona da nagusi, errugbi taldea dela-eta. Orain hiru aste Kopa irabazi zuten, eta bihar Liga irabaz dezakete. Herri osoa urduri dago, baita bailara osoa ere. Egindakoa handia izan da, baina oraindik eta handiagoa lor dezakete, eta horretaz oso harro daude denak. Bihar mundu osoa Valladolidera begira egongo da, han jokatuko baitu finala Quesos Entrepinaresen aurka, 18.00etatik aurrera.

«Gogoz gaude. Egia da Ligan bi partidak irabazi dizkigula, baina bietan erakutsi genuen haiek baino gutxiago ez ginela. Orain emaitzekin ere gauza bera erakutsi nahi dugu», dio Axio Araña entrenatzaileak. «Guk geure alde ona badugu, Kopa irabazita gaude, eta haiek berriz, ezer ere ez. Dena irabazteko egindako taldea da Quesos Entrepinares, eta oraingoz ez du ezer irabazi. Presio hori izango dute, eta etxean aritzearena ere bai», erantsi zuen Arañak.

Entrenatzaile ordiziarrak zer egin behar duten ere oso garbi dauka: «Indartsu hasi behar dugu. Kopako finaleko lehen hogei minutuetan baloia ez genuen usaindu ere egin, eta alde handia kendu zigun El Salvadorrek. Gero, doi-doi izan bazen ere, buelta eman genion, baina horrelakoak oso gutxitan gertatzen dira. Pasa den astean alderantziz gertatu zen, ordu laurdenean lau entsegu egin genizkion Gernikari, eta horrek segurtasun handia eman zigun. Beraz, hasiera ona egin beharra daukagu. Gero, uztartzeetan ere lan ona egin beharra daukagu. Bi lan horiek ongi egiten baditugu, oso estu hartuko dugu Quesos, eta irabazteko ere geure aukerak izango ditugu», esan zuen Axio Arañak.

Aurretik jartzea

Aurrez aipaturiko guztiez gain, beste gako bat ere egon daitekeela onartu zuen Ampo Ordiziako entrenatzaileak: «Niretzat beste gakoetako bat aurretik jartzean egongo da. Markagailuan agintzen hasten baldin bagara, beraiek urduri jarriko dira, eta final batean atzetik jarritakoan bihotzak agintzen du, eta ez buruak, eta orduan hutsak ere asko egiten dira. Ea aurretik jartzea lortzen dugun», dio Arañak.

Kopa irabazi berria dauka talde goierritarrak, baina hura ahaztu eta biharko finalean sartuta daudela dio Axio Arañak: «Orain bai. Aste honetako entrenamenduetan ikusten da jokalariak gogoz daudela, eta biharko finala buruan dutela. Nik uste dut Gernikako partidaren atzetik hasi direla konturatzen berriro ere finalean gaudela. Nik pasa den asteko norgehiagokari banion beldurra, Kopako kontuekin genbiltzalako denak, baina talde bizkaitarrari irabazi genion, eta jokalariek badakite gauza handi bat egiteko atarian gaudela, eta horretarako borrokatzeko prest daude», esan du entrenatzaileak. Beroa izan daiteke beste aurkarietako bat, baina horrek ere ez du gehiegi kezkatzen entrenatzaile ordiziarra, biei eragingo baitie.

Aurrekariak

Bi taldeak bi aldiz neurtu dira elkarren aurka aurtengo denboraldian, eta Valladoliden eta Ordizian Quesos Entrepinaresek lortu zuen garaipena.

Unos 1.500 seguidores guipuzcoanos viajarán a Valladolid

Unos 1.500 seguidores del Ampo Ordizia estarán mañana en el estadio Pepe Rojo de Valladolid para animar a sus jugadores.

De todas formas, en Ordizia no están contentos con la organización de la final. Calculan que para ver bien el partido no pueden entrar más de 3.000 personas, pero piensan que pueden acudir más. Además, las 18.00 es una mala hora para los seguidores, que tendrán que hacer el camino de vuelta por la noche o quedarse a dormir en Valladolid. Los ordiziarras aconsejan a quienes asistan a la final que acudan pronto al estadio para evitar problemas. J.L.

Tres equipos vascos podrían jugar en Europa

En la próxima temporada podría haber hasta tres equipos vascos disputando competición europea. El Biarritz y el Aviron ya tienen billete, aunque los de Agilera no saben en cuál de las dos jugarán. Dependerá de lo que hagan en la final del viernes. El tercero podría ser el Ordizia.

La fase final se ha jugado como en la Top 14

La Top 14 es la mejor competición europea por equipos y la División de Honor ha disputado la fase final tal y como se hace en el Estado francés. El Quesos Entrepinares ha sido el mejor equipo de la Liga regular y disputará la final de la Liga en su propio estadio, en el Pepe Rojo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo