GARA > Idatzia > Kultura

Xabier Leteren kantuak izango dituzte gaur gogoan BBK aretoko omenaldian

GARA | BILBO

«... eta gu kantatzen» kontzertu zikloaren hirugarren emanaldia egingo dute gaur BBK aretoan, 20.00etan hasita. Imanol eta Mikel Laboa omendu ostean, gaur Xabier Lete izango dute gogoan. Bere kantuak abesteaz gain, parte hartuko duten kantariek ere eurenak aurkeztuko dituzte, gero «Xalbadorren heriotza» eta «Agur jaunak» kantuekin bukatzeko.

Txema Garcesek moldatu ditu kantuak eta baxu-jotzaile arituko da. Berarekin izango dira Juantxo Zeberio (pianoa), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Jose Ramon Mitxelena (gitarra), Francisco Herrero (biolina) eta Hasier Oleaga (bateria, perkusioa). Ahotsetan Jaione Olazabal, Patxi Saiz, Niko Etxart, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrous eta Iru Soinu izango dira.

Sarrerak hamar eurokoak izango dira, eta omenaldi ziklo hau ekainaren 3an amaituko da, Euskalduna jauregian egingo duten azken emanaldi nagusiarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo