GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Ione Josie 2012/5/10

Agindua zor!

kazeta.info

(...) [Frantziar Estatuko] Lehendakaritzarako hauteskundeen kanpainan zehar, eta euskara gai zentrala izan ez bada ere, kanpaina garaian hautagaiek hizkuntza gutxiagotuen aldeko aldarrikapena ezin izan dute saihetsi.

(...) Euskarak berezkoa izan behar du, estatus ofiziala esleitu behar zaio, lehentasunezkoa egun bizi duen egoera gutxiagotuarekin bukatzeko, bai eta ezagutu beharrekoa ere. Legeak, ordea, euskaldunok pairatzen ditugun diskriminazioen bukaera ekarri behar du. Herritarrei hizkuntz eskubideak onartuko dizkien legea eta botere publikoei betebeharrak finkatuko dizkien legea behar dugu. Botere publikoek beren erantzukizunak hartu behar dituzte.

Hortaz, hizkuntza baten normalizazioa erabaki politikoa da eta hori Frantziako legebiltzarraren, presidentearen ardura da.

Francois Hollandek hautagai gisa Europako Ituna izenpetzearen alde agertu da, besteak beste, www.aginduazor.eu atarian ikus daitekeenez. Frantziako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela ohartaraziz. Ongi dakigu, hauteskunde kanpaina baten kari egiten diren promesak ezer gutxi direla. (...)

Tokiko hautetsi eta alderdien ordezkariek ere (...) aldarrikapen horiek helmuga uka dezaten erantzukizuna dute, batetik bakoitzak bere egituran euskaren presentzia eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuz eta bestetik, bakoitzari dagokion alderdian bertako herritarren eskarien isla izanez.

Ekainean legebiltzarrekoak datoz, hor ere, euskarari zor zaion lekua eskaintzea galdegiten diegu hautagaiei. Euskarak zentralitatea eta erreferentzialtasuna berreskuratzeko garaia da, eta hitz hutsik ez dugu entzun nahi. Agindutakoa zor diguzue! Hitza bete behar duzue! (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo