GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Ezusterik gabe amaitu du Avironek aurtengo denboraldi iluna

CASTRES 31

AVIRON 29

J.L.

Avironek datorren urtean ere Top 14an jarraituko du. Joan den asteko garaipenaren ostean ia erabakita zegoen, baina matematikoki lortzeko puntua falta zitzaion, eta atzo Castresen lortu zuen.

Ezer batu izan ez balu ere, zuri-urdinek onenekin jarraituko zuten. Izan ere, Brivek galdu egin zuen, eta amaieran lortu zuen defentsako punturik gabe ere, zuri-urdinek ez zuten arazorik izango.

Neurketa estua izan zen atzo Castresek eta baionarrek jokatu zutena, eta amaieran bi puntuk erabaki zuten auzia etxekoen alde, baina bi taldeek amaitu zuten gustura, helburua bete baitzuten. Orain, baionarrek aurten gertatu den guztia aztertu beharko dute, arazo ugari izan baitira aldagela barruan, eta mailari eutsi baldin badiote ere, hori ez zen hasierako helburua, denboraldiaren hastapenean Ligako final-laurdenak jokatzea baitzuten asmo nagusi.

Biarritz

Atzo Biarritzen jokatu zen partidak, berriz, ez zuen inongo garrantzirik, baina zuri-gorriek 16-5 irabazi zioten Stade Françaisi. Datorren ostiralean jokatuko dute European Challengeko final handia.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo