Sale lehendakari ohiaren iloba kargugabetu dute Al Kaedaren erasoaren ondoren
Yemenen ehundik gora soldadu hil zituen atentatuaren ostean, Ali Abdula Sale lehendakari ohiaren ilobetako bat gutxienez kargurik gabe utzi dute. Desfile militarra lekuz aldatu zuten eta segurtasun neurriak areagotu, beste eraso bat gertatzeko arriskuaren beldur.
GARA | SANA
Yemengo Gobernuak, astelehenean izandako erasoaren ondorioz, iparraldearen eta hegoaldearen batasunaren urteurrena ospatzeko atzoko antolatua zegoen desfile militarra lekuz aldatzea erabaki zuen.
Abd Rabbu Mansur Hadi lehendakaria ospakizunetan izan zen, balen aurkako kristal baten ostean babestuta, beste hainbat goi kargudun zibil eta militarrekin batera.
Nahiz eta desfile militarra Sabaeen plazan egitea aurreikusita zegoen, astelehenean Al Kaedako kide batek bere burua leherrazi eta sarraskia gauzatu zuela-eta, ekitaldia lekuz aldatu eta Sanako Aire Indarren Eskolaren eremuetan egin zuten azkenik.
Beste eraso bat gertatzearen beldur, segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituzten atzoko ekitaldian, Indar Armatuen presentzia handiarekin. Kaleetan ere ez zebilen kasik jenderik.
Asteleheneko gertakizunen harira, Ali Abdula Sale lehendakari ohiaren ilobetako bat, Ammar Mohammed Sale, Segurtasun Nazionaleko Bulegoko komandantea, kargurgabetu dute. Bere anaia ere -Yahya Mohamed Sale, Segurtasun Zentralaren Erakundeko burua- kargurik gabe utzi dutela diote zeinbat iturrik. Hilik suertatu diren soldadu gehienak Yahya Mohamed Saleren ardurapean zeuden.
Yemengo hiriburuan Al Kaedako kamikaze batek bere burua leherrarazi zuen atzoko desfile militarra entseatzen ari ziren bitartean. Ospitaleek zabaldutako informazioaren arabera, oraingoz 120 soldadu hil dira eta 350 zaurituta daude, gehienak egoera larrian. Hala ere, Defentsa ministerioaren arabera, 90etik gora dira hildakoak eta 222 zaurituak.
Yemengo Indar Armatuek adierazi zutenez, gorputzera lotua zuen lehergailua zartaraztea lortu zuen kamikazeaz gain, Al Kaedako beste bi kide zeuden, euren helburua -eztanda egitea- bete aurretik atxilotu zituztenak. Hirurek, uniforme militarra jantzita, lehergailuak zeramatzaten eta lehen eztanda jazo eta gutxira atxilotu zituzten.
Obama kezkatuta
Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari Barack Obamak, atentatuaren ostean, Yemenek bizi duen egoera dela-eta bere kezka azaldu zuen eta NATOk eta bertan biltzen diren kideek herrialdean indarrean jarraitzen duen «terrorismoa» amaiarazteko ardura dutela gogorarazi zuen.
«Al Kaedaren eta Yemengo muturreko ekintzengatik oso kezkatuta gaude. Diplomatikoki parte hartu dugun Yemengo trantsizio politikoa pauso positiboa da, baina lan handia dago oraindik egiteko», adierazi zuen NATOko goi bileraren ostean.
«Al Kaedako buruzagiak identifikatu eta horien operazioak zapuzteko Yemengo Gobernuarekin lanean jarraituko dugu. Izan ere, hau AEBen segurtasunerako ez ezik, Yemenen egonkortasunerako ere garrantzitsua da», gaineratu zuen.
El cadáver del policía español Antonio Cejudo fue hallado en un monte cercano a Sanaa, capital de Yemen, junto a su arma reglamentaria y con un disparo en la cabeza con orificio de entrada y salida, por lo que podría tratarse de un suicidio.
La Policía Científica calculó que el agente, de 38 años, llevaba muerto tres días.
El cuerpo del policía fue localizado en un lugar de difícil acceso y fue reconocido físicamente por un miembro del equipo de seguridad de la embajada española, al que pertenecía Cejudo desde 2010.
Su desaparición fue denunciada en Yemen y para su localización se había movilizado a la Policía Judicial y las Fuerzas Armadas del país.
La Embajada española está realizando las gestiones oportunas para proceder a la repatriación, de acuerdo al protocolo establecido por las autoridades judiciales de Yemen.
El agente tenía previsto llegar a Madrid el pasado viernes para pasar un periodo de vacaciones y, al perder su familia todo contacto con él, se lo comunicaron a la embajada, que ha estado haciendo gestiones para intentar localizar al agente Cejudo, que finalmente fue encontrado muerto. GARA
Bi soldadu hil dira eta beste zazpi zauritu Jaar eta Zinjibar hirietan (Yemen hegoaldean) Indar Armatuen eta Al Kaedarekin lotura duen Ansar al Sharia taldearen artean izandako borroken ondorioz.