MEDIATEKA
Emakumeen Dokumentazio Zentroak eta Alondegiak hitzarmena egin dute
Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak eta Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak hitzarmena sinatu dute, mugimendu feministari buruzko informazio historikoa zabaltzeko, eta emakumeek eskura izan dezaten, dokumentu funts berria izango du Alondegiaren Mediatekak. Dokumentu funtsa Bilboko Alde Zaharreko John jauregiko (La Bolsa eraikina) Dokumentazio Zentroak orain arte izan duen emakumezko literaturaren zati batek osatzen du.