GARA > Idatzia > Kultura

Elkar argitaletxeak umeentzako hiru liburu berri plazaratu ditu

GARA | DONOSTIA

«Kulero zahar» liburuak ingeles irakasle zantar baten istorioa eta ikasleek bere ordaina zelan ematen dioten kontatzen du. Egilea Xabier Mendiguren dugu, eta ilustratzailea Iñaki G. Holgado. 52 orrialde ditu argitalpenak, eta 8,90 euroko salneurria.

«Marizkina naiz, eta zer?» Uxue Alberdik idatzia da eta Eider Iribarrek eginiko irudiak dakartza. Bertan, amak Marizkin esaten dion neskaren gorabeherak aurkituko ditugu. 32 orrialde ditu eta 7,70 euroan dago.

Azkenik, «Krispeta hegalariak», Castillo Suarez dugula idazlea. Ilustratzailea Enrique Morente da. Hau sei urtetik gorakoentzako lana da, beste biak zortzi urtetik gorakoentzat diren bitartean. Honetan, oporrak amonaren etxean ematen dituen haur baten istorioa aurkituko dugu. Amona motorzalea eta arriskutsua omen da, baita sukaldari fina ere, eta gainera, berak eginiko errezeta liburu bat dauka. Egun batean, ilobak liburua hartuko du krispeta hegalariak prestatzeko asmoz. 32 orrialde ditu liburuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo