GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sega | Nesken Gipuzkoako finala

Kostata, baina Garinek jantzi du txapela

J.L.

Arrate Garin zen atzo jokatu zen nesken Gipuzkoako txapelketa irabazteko faboritoa, eta Legorretakoak ez zuen hutsik egin, berak irabazi baitzuen herrialdeko txapela.

Hiru segalari neurtu ziren, eta lehen aldiz betiko eran jokatu zen finala, orain arte nazioarteko eran jokatzen baitzen. Segalari bakoitzak 20 minutu izan zituen lanerako, eta tarte horretan belar kilorik gehien ebakitzen zuen segalariak irabazten zuen. Garinek eta Etxaburuak borroka handia izan zuten saioan zehar, eta sailetan ere horrelaxe izan zen. Amaieran, hamar kilo eta erdiko tartea egon zen.

Arrate Garinek guztira 534 kilo ebaki zituen. Etxaburuak, berriz, 523,5 kilo belar ebaki zituen 20 minutu lanean aritu ostean. Hirugarren postuan Baldak amaitu zuen, 329,5 kilo moztuta. Jendeak ere erantzun ona eman zuen, ikusle ugari batu baitzen. Hurrena mutilen mailan erabaki beharko da txapela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo