GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Pello-Zubiria 2012/6/22

`El País' erreskatatzen lagundu dugu

(...) zalapartaren erdian kasik oharkabean pasatu zen beste salbamendu operazio bat txikiagoa izanagatik ez hutsala. Zebiltzanak ondo ulertu ezinik zertara zetorren aurreko maiatzaren 25ean eta handik zortzi egun justutara berriz Mikel Ormazabal kazetari prestuak Gipuzkoako hondakinen gatazka zela eta idatzitako lau orri gogoangarri haiei -Tu vida expuesta en la basura ez da erraz ahazteko porrua- gainera El Paisek gehitu izana lehen orriko tarte handia eta editorial berezia, erantzun bat irakurri ahal izan dute ekainaren 15ean periodikoan bertan. «Telefónica suscribe bonos de PRISA por 100 millones. El grupo refuerza su capital con esta operación» dio Ekonomia ataleko titularrak, baina bigarren parrafora joan behar da operazioaren neurria hobeto ulertzeko: «Además, Prisa ha anunciado que ha cerrado un acuerdo con La Caixa, Banco Santander y HSBC para la conversión de parte de su deuda en acciones por 334 millones de euros». Oinezko irakurleak ez zukeen hain ongi ulertuko albistearen funtsa, baldin eta Bankiaren erreskatearen xehetasunak hainbeste aldiz entzun ez balitu. Horra El Paisen erreskatea nola ari diren gauzatzen banku handietan. Pascual Serranok gaztelaniazko Le Monde Diplomatiquen azaldua zuen El Paisen itolarria: «La crisis golpea El Pais». 2009ko artikulu hartan Serranok argitu zuen El Paisen enpresak 5.000 milioi euroko zorra zeukala. Orain zorraren zati bat, 344 kilo berri bankuen akzio bihurtzea lortu du, erreskateak egiteko usatzen den teknikarik tipikoenean. Espainolezko egunkari mundial erreferentziazkoa leizezulo horretaraino eraman duen aztia, Juan Luis Cebrian, egunotako batean gurean izanen da EHU/UPVren Udako Jardunaldiak inauguratzen. Prentsa errentagarria eta informazio independientea nola uztartu irakatsiko die gure gazte kazetarigaiei. Mintzaldiaren ondoren (...), ongi etorria emana izango dion EHU/UPVko errektoreak galdetu ahalko dio txantxetan: «Y tú, Juan Luis, ¿cómo crees que acabará el follón este de las basuras soberanistas?».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo