GARA > Idatzia > Mundua

Tentsioak gora egin du Siriak Turkiako gerra hegazkin bat bota ondoren

Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkariak «diplomazia eta euspena» eskatu dizkie Siriari zein Turkiari, herrialde arabiarreko armadak turkiarren gerra hegazkin bat bota ondoren. Tentsioak gora egin du eta inguruko herrialdeetako agintariak urduri daude.

p028_f01_097x144.jpg

GARA |

Hoshyar Zebari Irakeko Atzerri ministroak atzo egin zituen adierazpenak Ekialde Hurbilean bizi den tentsioaren adierazle dira. «Gure kezka nagusia tentsioa ondoko herrialdeetara ere hedatzea da», esan zien kazetariei. Bere iritziz, inguruko herrialde guztiak daude arriskuan, gizarte horietan guztietan bizi baitira erlijio eta etnia ezberdinetako komunitateak, eta faktore horien araberako gerra zibil bat Sirian hasiz gero, ezin izango litzaioke eutsi gatazkaren hedapenari. Irak bera, Libano, Jordania eta Turkia lirateke arrisku gehien duten herrialdeak. «Nik esandakoa ez da Siriaren inguruan ezer ez egiteko aitzakia», erantsi zuen.

Irakiar agintariak egin duen irakurketaren arabera, Siriako jurisdikziopeko uretan Turkiako gerra hegazkin bat bota izanak erakusten du edozein momentutan zabal daitekeela gatazka. Gainera, Zebarik gogorarazi du beste faktore batzuek ere tentsioak gora egin dezan lagundu dutela: azken bolada honetan Siriako zenbait auzo bonbardatu izanak, hildako manifestarien kopuruak gora egiteak eta Siriako pilotu batek bere hegazkina eta guzti hartuta Jordaniara ihes egin izanak.

Turkiak berak onartu du bere armadako ehiza-hegazkin bat Siriako jurisdikziopeko uretara sartu zela, Abdullah Gul presidenteak adierazi zuenez. «Batzuetan gerta daiteke hegazkin militarrek mugak nahi gabe zeharkatzea, itsasoan batez ere, sekulako abiaduran egiten baitute hegan», Anadolu Turkiako agentziak banatutako adierazpenen arabera. «Egeo itsasoan, Itsaso Beltzean... bazter guztietan gertatzen da, eguneroko ohikeria besterik ez da, inolako asmo txarrik gabe egindakoa», erantsi zuen Gulek.

F4 ehiza-hegazkina

Ankarako Gobernuak eskaini duen informazioaren arabera, Siriako Armadak botatako hegazkina Kurdistanen dagoen Malatyako aire basetik aireratu zen, Euskal Herrian ostiraleko 21.30ak zirenean. Handik ordu eta erdira desagertu zitzaien radarretatik, Mediterraneo itsasoaren gainetik hegan egiten ari zenean, Siriako mugatik gertu. F4 ehiza-hegazkinak ez omen zuen armamenturik Siriak bota zuenean.

Informazio hau idazteko garaian bi herrialdeetako agintariek ez zekiten zer gertatu zitzaien hegazkinean zihoazen bi pilotuei. Elkarrekin lanean ari ziren bi pertsona horiek aurkitu nahian, nahiz eta Turkiaren eta Siriaren arteko harremanak ez dauden momenturik onenean. Gul presidenteak atzo bertan gogorarazi zuenez, Ankarak Sirian zuen pertsonal guztia bertatik aspaldi atera zuen, «segurtasun arrazoiak» direla-eta. Hala ere, telefono bidezko harremanak badituzte oraindik.

Martin Nesirky NBEko idazkariaren eledunak jakinarazi du Ban Ki-moonek «diplomazia eta euspena» eskatu dizkiela Siriari eta Turkiari. Herrialde arabiarrak esan du ez zekiela nongoa zen bere mugak bortxatu zituen aparatua, sekulako abiaduran zihoala eta oso altitude txikian egiten zuela hegan. Artilleriari hegazkina botatzeko agindu zioten eta horrela egin zuen.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak jakitera eman du gertatutakoa ondo argitu nahi dutela hartu beharreko neurriak erabaki aurretik.

NATO

Siriako protestak iaz hasi zirenetik gaiztotu egin dira bi estatuen arteko harremanak. Apirilean, Siriak mugaz beste aldean zeuden iheslarien aurka tiro egin zuenean, Turkiak NATOko kidea dela gogorarazi zion.

102 HILDAKO

Oposizioko indarrek eman dituzten datuen arabera, atzo gutxienez 102 pertsona hil zituzten Sirian, gehienak zibilak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak Homs eskualdean izan diren borroka gogorrak nabarmendu ditu.

krimenak

Salem al Daqbasi Arabiar Parlamentuko presidenteak BanKi-moon NBEko idazkariari eskatu dio Siriako erregimenak egin dituen sarraskiei buruzko informazioa Nazioarteko Zigor Auzitegiari igortzeko.

El presidente Al Assad incluye a dos opositores tolerados en el nuevo Gobierno sirio

El nuevo Gobierno sirio aprobado ayer por el presidente Bashar al-Assad incluye a dos figuras de la oposición interna y un nuevo Ministerio para la Reconciliación Nacional, aunque mantiene a pesos pesados del actual régimen tales como los ministros de Defensa y Exteriores. La aparición de dos opositores «tolerados» en el gabinete del nuevo primer ministro, Riad Hiyab -nombrado hace 18 días-, ha sido interpretada dentro de Siria como un gesto a la oposición interna, supuestamente más inclinada a llegar a acuerdos con el régimen sobre las reformas en el país, según la lectura que hacían las agencias internacionales. El líder del Partido Social Nacionalista Sirio, Ali Haidar, asumirá la nueva cartera de Reconciliación Social, mientras que el presidente del Frente Popular para el Cambio y la Liberación, Qadri Yamil, será viceprimer ministro para Asuntos Económicos y ministro de Comercio. Los titulares de Defensa, Daud Rajha, y Exteriores, Walid al Mualem, ascienden un peldaño y obtienen también el cargo de viceprimer ministro. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo