GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherri taldeak 600 kiloko txapela erabakita utzi behar luke


 
J.L.

Gaur jokatuko da Erandioko San Cristobal auzoan, 17.30ean hasita, Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketako 600 kiloko bigarren jardunaldia. Pisu horretako txapela erabakita uzteko aukera paregabea dauka Goiherrik. Bere zaleen aurrean arituko dira gaur arratsaldean Erandiokoak, eta orain arte erakutsi duten aldea erakusten baldin badute, garaipena lortzeko ez lukete inongo arazorik izan behar. Hori egiten baldin badute, txapela ere ia poltsikoan izango lukete.

Lehen jardunaldian ikusitakoaren arabera, Mutriku izan daiteke Goiherri gehien estutu dezaken taldea. Gipuzkoarrak ezustea emateko prest daude. Mutrikuarrek Goiherri mendean hartu eta lehen postua eskuratuko balute, sailkapeneko lehen postuan berdinduta geratuko lirateke, eta dena azkeneko jardunaldian erabakiko litzateke.

Horixe da zaleek nahi dutena, orain arte dena azkar erabaki baita, eta lehen posturako emozio gutxi izan baita. Lehen jardunaldian emozioa hirugarren posturako izan zen, berdinduta geratu baitziren Gaztedi A eta Goiherri B, eta, ikusitakoaren arabera, berriro ere postu horretarako emozio ikaragarria izango dela dirudi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo