GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

trontza

Kañamares III.ak eta Eugik eman nahi dute Nafarroako Txapelketako ezustea

p038_f02_44x60.jpg

J.L.

Bihar, 12.00etatik aurrera, Nafarroako Binakako Aizkolarien finalarekin batera, jokatuko da Nafarroako Txapelketa. Barberena anaiak dira irabazteko faboritoak. Beraiek dira txapeldunak, eta, gainera, ikaragarrizko maila dute. Aurtengorako, ordea, Kañamares III.a eta Eugi ere oso kontuan hartu beharko dira, ezustea emateko prest baitira biharko finalaren aurretik.

Bien arteko lehiaren azkeneko erreferentzia pasa den astean dago, Euskal Herriko Txapelketako kanporaketan neurtu baitziren Usurbilen. Orduan, Kañamares eta Eugi aurretik geratu ziren.

Bi faboritoez gain, Pikabea anaiak, eta Cano eta Maiza ere hantxe izango dira. Bakoitzak kana-erdiko bati hamalau epai eman beharko dizkio enborra etzanda jarrita, eta, beste lau, zutik jarrita. Berez lanak ez du pasa den igandekoarekin zerikusirik, enborrak handiagoak direlako, baina Kañamaresek eta Eugik orain arteko erregeen agintea apurtu nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo