GARA > Idatzia > Kultura

KRONIKA | GETXOKO JAZZ JAIALDIA

Shorter, pianoaren babesean gaztetua

Dagoeneko 80 urte betetzear, azken hamarrak laukote berarekin jotzen daramatza Wayne Shorter (New Jersey, 1933) jazz erraldoiak. Herenegun zale amorratuenak ase zituen Getxon, bakarren batek muturra okertu arren bidezidor ugari ibili baina biderik egin ez zuela edo musikari laguntzaileei erreparatu gabe jo zuela iritzita.

p050_f03.jpg

Anartz BILBAO

Saxofoi jotzaile afroamerikarrarekin batera Danilo Perez piano jotzaile panamarra, New Yorkeko John Patitucci baxu jotzailea eta Jorge Rossi bateria jotzaile argentinarra ziren. Eskarmentu handiko musikariz osatutako laukotea, jotzen hasi bezain pronto bistan geratu zena. Hiru laguntzaileak Shorterren emanari so, saxofoi jotzailea babestea dute helburu, eta ondo betetzen dute beren lana. Gainera, izar nagusiaren atsedenaldietan -pianoa hartzen du makulu atseden hartzeko-, eroso eta grinatsu ageri dira; akaso txinparta gehiago aterako lukete beren kasa. «Continuing the dialogue with life in Getxo», idatzi zuen Shorterrek bere Twitter kontuan, zuzenekoa zela-eta. Eta mintzatu zen bai, elkarrizketa aberasgarrian, saxofoi tenorrean grabe, notak luzatuz, eta saxofoi sopranoan bizkor eta fin; garapenetan luze. Modu horretan gure beldurrak uxatu zituen, lagunen batzuk «ondo jotzen du beti, baina batzuetan gutxi» ohartu gintuzten-eta.

Shorterrek Donostiako Jazzaldiko Saria jaso zuen 2007an, eta Gasteizen Hancock aspaldiko lagunarekin jo zuen urtebete geroago. Baina Getxon bere presentziak tentsio puntua ere sortua zuen entzuleen artean... putz eta putz lanak bukatu zituen arte; maisua pozik eta zalegoa ase.

Herenegun jo bazuen ere, asteazkenerako Bizkaian zen Shorter. Antolakuntzatik esan zigutenez baina, «ez dugu ideiarik ere zertan eman dituen egunak. Guri ez digu, adibidez, Guggenheimera joateko sarrerarik edo aholkurik eskatu, ez zer ikusi, non bazkaldu... galdetu». Kontua da erlaxatuta eta gustura ematen zuela jazz maisuak. «Ez da prentsaurrekoak ematearen zale, baina gogotsu agertu zen ostegunean. Eta gaur ere [ostiral gauez] kontzertua bukatu ostean ez du alde egiteko presa larregi agertu, pozik izan da kamerinoan, nahiz eta goizean oso goiz aireportura joan beharra duen».

 

Información

Festival: Bilbao BBK Live.

Apertura: Las zonas de acampada estarán abiertas desde el miércoles, día 11, hasta el domingo.

Conciertos: Las actuaciones se desarrollarán en tres escenarios. El horario de actuaciones está disponible en la web www.bilbaobbklive.com.

Datuak

Musikariak: Wayne Shorter (saxofoia)

+ Danilo Perez (pianoa) + John Patitucci (baxua) + Jorge Rossi (bateria).

Data: 2012-07-06.

Tokia: Biotz Alai plaza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo