GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaztelugatxeko garbiketa «arrakastatsutzat» jo dute

p019_f02.jpg

GARA | BERMEO

Joan den larunbatean, uztailak 7, Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko antolatutako jardunaldia «arrakastatsua» izan zela adierazi zuten antolatzaileek. Ekimena Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak, EDE fundazioak eta Sufrider Fundazioak bultzatu zuten, Gaztelugatxeko Doniene Santutegiko elkartearen laguntzarekin, eta Gaztelugatxeko babestutako biotopoko itsasertzeko hondakinak garbitzea zuen helburu, Gaztelugatxeren ingurumen-balioa eta bere paisaiaren edertasuna zaintzen laguntzeko.

Guztira, 35 pertsonak parte hartu zuten ekimenean, boluntarioak guztiak, adin guztietako gizon eta emakumeak. Gehienak bermeotarrak ziren arren, Bilbo ingurutik eta Iparraldetik etorritakoak ere jardun ziren garbiketa lanetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo