IKASTAROAK
XX. mendeko kultur abangoardien eragina aztergai
XX. mendeko bigarren erdialdeko kultur abangoardiak aztertuko dituzte gaur eta bihar EHUren BizBAK udako ikastaroetan, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, Bilbon. «Vanguardias culturales, actores políticos y escenarios sociales de 1968 a 2011» ikastaroan, XX. mendean «sistema aldatu nahi izan zuten kultur eta politika mugimenduen benetako eragina» aztertuko dute partaideek.