
LITERATURA
Euskal literaturari buruzko ikastaroa Eslovenian
Koper hiriko Primorska Unibertsitateak Meta Humanitie udako ikastaroa antolatu du bigarrenez, Europako hamar unibertsitateren parte-hartzearekin, eta horren baitan, euskal literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du. Bi asteko programa da eta ikasleentzako aukera paregabea da nazioarteko ikertzaile eta irakasleekin euskal ikasketen arloan egindako aurrerapenak partekatzeko.