GARA > Idatzia > Kultura

udate | iruñeko sanferminak

Independentzia aldarri, jaiaren bihotzean

Urteen poderioz ohitura bilakatzen ari da sanferminetan, Euskal Herri luze-zabaleko jai askotan bezala, Euskal Herriaren independentziaren aldeko kalejirak antolatzea. Kolore berdeak Iruñeko Alde Zaharreko karrikak hartu zituen, jaia eta aldarrikapena uztartuz.

p057_f01_188x189.jpg

 

Martxelo DIAZ

Euskal Herriko independentzia aldarrikatu zen Iruñeko Alde Zaharreko karriketan atzo eguerdian. Jaietan izanik kalejira hautatu zuten burujabetzaren alde egiteko. Euskal doinuak eta dantzak ezinbesteko tresna bilakatu ziren jaia eta alarrikapena uztartzeko.

Gaurkoan beste aldarrikapen batek hartuko ditu kaleak. Gora Iruñeak Konpainia plazan Iruñeko Udalak egiten utzi ez zion egitarauaren zati bat erakutsi. Hamaiketakoa, Txan Magoa, Iruña Taldea fanfarrearen emanaldia, herri bazkaria, Trikidantz taldearekin dantzaldia, Irrien Lagunak taldearen haurrendako animazioa eta Demokrazia Zero, Eske Beltza eta Pottoka Punk taldeen kontzertuak...

Programa oparoa, UPNk zuzentzen duen Udalak ezarritako debekuaren gainetik Iruñean ere jai partehartzaileak eta parekideak behar direla eta badirela lagun ugari helburu hori lortzeko lan egiteko prest daudela frogatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo