GARA > Idatzia > Kultura

udate | iruñeko sanferminak

Gaua iritsitakoan musikak blaitzen ditu Iruñeko kaleak

usikak txoko berezia dauka sanferminetan, eta hori gabe ezin uler daiteke egun hauetako jai giroa. Alde horretatik, are harrigarriagoa gertatzen da Gora Iruña! plataformak prestaturiko egitarau aberatsak bertan tokirik ez izatea.

p062_f02_100x100.jpg

Aitor AGIRREZABAL

Hala ere, beste gune batzuetan kontzertuek finkatu dute festaren erritmoa. Foru plazan jarritako agertoki ikusgarritik, Iruñeko edozein kaletan jarritako oholtza xumeenera. Ken Zazpik bete egin zituen plazako inguruak ia bi orduko kontzertu batekin. Bestalde, Aldapa kalean gaztetxo talde batek jarri zuen dantzarako giroa. Aldi berean, Taconera parkean dagoen Nafarroa Oinez gunean Kaskezur taldeak erakarri zituen hara bertaratutakoak.

Aurretik, Gazteluko plazan urteroko larrain-dantzan gorputza astintzeko aukera izan zuten iruindarrek, gero suak ikustera alde egin eta atsedenaldi bat hartu baino lehen. Bada ikuskizunaren detailerik ez galtzeko aurten berri suertatu den noriara igotzea bururatu zaionik ere.

Halaber, bada beti jaiaz gozatzeko arazorik batere izaten ez duenik. Horietako bat da Andoni, Jarauta kaleko txoko orori bisitatxoa egin ostean, parranda amaitu eta etxera joateko batere asmorik ez zuena. Ez baita erraza itxura horrekin inoren etxean sartzea...

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo