
CITY PASS
Arditurri Eguna, Oiartzunen
Bigarren urtez, Arditurri Eguna ospatuko da datorren igandean eta, egun osoan zehar, meategiak merkeago bisitatzeko aukera izango da (oinarrizko bisita, 2 euro; meategia sakonean ezagutzeko, 3 euro). Erakusketak -Oiartzungo Luberri Ikasgune Geologikoan eta Herri Musikaren Txokoan- eta Aiako Harriko mineralak ezagutzeko Jose Angel Torresekin ordubeteko irteera prestatu dituzte, besteak beste.