GARA > Idatzia > Mundua

Obama armen legearen gainean isilik, Coloradoko biktimei eginiko bisitan

Barack Obama lehendakaria Coloradoko ospitalean izan zen bart, ostiralean James Holmes gazteak eginiko tiroketak eragindako biktimei eta horien senideei babesa erakusten. Armak izatea baimentzen duen legeari buruz prentsaren aurrean adierazpenak egitea saihestu zuen.

p021_f01-199x132.jpg

GARA | WASHINGTON

Barack Obamak, Ameriketako Estatu Batuetako lehendakariak, Koloradoko zinema batean izandako tiroketako biktimak bisitatu zituen atzo eta bere babesa eskaini zien horien senideei, baina armak eskuratzeko aukera ematen duen legearen gainean mintzatzea saihestu zuen.

Tiroketaren ondorioz hamabi pertsona hil ziren eta 58 zauritu.

Obama bart arratsaldean iritsi zen Aurorara, tiroketa gertatu zen hirira, «Air Force One» hegazkinean, zauritutakoei eta hamabi hildakoetako batzuen senideei bisita egiteko Coloradoko ospitalean -hauteskunde kanpainaren barruan Kalifornian eta Nevadan egingo dituen ekitaldietara joan aurretik-.

AEBetako lehendakaria, John Hickenlooper Koloradoko gobernadorea lagun, senideekin berriketan aritu zen, eta ospitalean zainketa berezian zeuden gaixoengana ere gerturatu zen.

«Besarkada batzuk eman, malkoak isuri eta irribarreak partekatzeko aukera» izan zuela adierazi zuen Obama,k eta «egun ilunenetan ere bizitzak aurrera» egiten duela eta herriak gogoan dituela adierazi zuen.

Hitza hartzean, sendagileak, larrialdi taldeak eta polizia agenteak zoriondu zituen, kasu zail honetan «ausardia eta determinazioa» erakusteagatik.

Iluntzean Aurorako ehunka herritar udaletxe inguruan bildu ziren, gospel abestiez eta inprobisatutako aldareekin hildakoak omentzeko asmoz.

Obamak datozen egun eta hilabeteetan «halako indarkeria kasu zentzugabeak berriro gerta ez daitezen» irtenbideren bat bilatuko dutela esan zuen, baina James Holmes, 24 urteko gazteak, Indar Berezietako kide baten adinako ekipamendua izatea ahalbidetzen duen armen lege polemikoaren gaineko adierazpenak egitea saihestu zuen.

Aurorara iritsi aurretik, Jay Carney Etxe Zuriko bozeramaileak, jada «Air Force One» hegazkinera igota, ziurtatu zuen lehendakariak uste duela «egungo legediarekin, neurriak har daitezkeela armak hartu behar ez lituzketen pertsonengandik urrun mantentzeko».

Obamak bisitatutako Coloradoko ospitalera tiroketan zauritu 23 lagun eraman zituzten. Horietako bat hil egin zen zaurien ondorioz. Hamabik alta hartu dute eta beste hamarrek ospitalean jarraitzen dute. Horietako zazpi egoera kritikoan aurkitzen dira.

El sospechoso de la matanza, ante el juez

James Holmes, el joven estadounidense acusado de causar la muerte de doce personas en el estreno de la película «Batman», compareció ayer por primera vez ante el Tribunal.

En espera de ser llevado ante la Justicia, fue internado en régimen de aislamiento, según informó la Policía de Aurora (Colorado).

Holmes está acusado de haber «asesinado» a doce personas y de haber herido a 58 el viernes en una sala del cine Century 16 durante el estreno de «The Dark Knight rises», la última película de la trilogía de «Batman». Según el rotativo «The Washington Post,» el balance de víctimas podía haber sido peor si el fusil de asalto que utilizó no hubiera dejado de funcionar durante el tiroteo.

La Policía encontró un fusil de asalto, una escopeta y una pistola en su coche poco después del tiroteo, y otra pistola más en el interior del cine.

Según las primeras tesis policiales, el detenido habría estado preparando el ataque desde hace varios meses. El jefe de Policía de Aurora, Dan Oates, indicó que durante los últimos cuatro meses, Holmes recibió en su casa un gran número de paquetes. GARA

mitt romney

Mitt Romney lehendakaritzarako hautagai errepublikanoa armak eramateko eskubidea babestearen alde agertu da kanpainan, Obamak agintaldian zehar gai honetan agertutako isiltasunaren aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo