GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Jazarpen politikoak baino ezin du azaldu Ibazetak jasandako zentzugabekeria

Donostiako alkatearen idazkari ohi Josetxo Ibazetak Auzitegi Nazional espainolean deklaratu zuen atzo, eta futbol selekzio espainolaren zenbait jarraitzailerekin sesioan ari zela haiei mehatxu egin ziela ukatu zuen. Epaileak aske utzi zuen, baina pasaportea kendu eta hamabostean behin auzitegi batean sinatzera behartu zuen. Ibazetak bere abokatuari esan zionez, gertatutakoa probokazioa izan zen, bera eta bere talde politikoa eta Donostiako alkatea kaltetzeko asmoz egina. Izan ere, susmagarria da Ibazeta ezkutuan grabatu eta bideoa hedabide espainiar bati eman izana. Jakina denez, hedabide horrek Ibazetak eztabaida pribatu batean esan zituenak eta esan omen zituenak argitaratu zituen.

Baina, edonola izanda ere, zentzugabeena, eta onartezinena, kasu hori Auzitegi Nazionaleraino iritsi izana da. Kaleko ohiko liskar bat, non inor ez zen kaltetuta gertatu, Estatuko auzitegi berezi horretara -salbuespen tribunal batera- eramanda delitu bihurtu nahi dute. Eta zentzugabekeria hori jazarpen politikoak baino ezin du azaldu, Ibazetaren eta berak dimisioa eman baino lehenago zegoen taldearen aurkako jazarpenak, hain zuzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo