GARA > Idatzia > Kultura

Asteburu honetako Txotxongilo Eguna, krisiari hortzak erakusten

Euskal Herriko UNIMAk antolatuta eta Sestaoko Udalak babestuta, euskal titiriteroek laugarren urtez beren eguna ospatuko dute ostiraletik iganderaino Sestaoko kaleetan. Antolatzaileek iragarri dutenez prest daude krisi gara hauetan «triste dagoen jendea alaitzeko».

p045_f01_149x104.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

Aurten ere Sestao dugu euskal titiriteroak batzen dituen UNIMA-Euskal Herria elkarteak (Unión Internacional de la Marioneta) Txotxongilo Eguna ospatzeko aukeratutako herria.

Irailaren 7tik 9ra, Sestaoko San Pedro eta Kasko plazek, Musika Eskolak eta O´Ryan tabernak hartuko dituzte hamalau taldeen antzezpenak, baita makillaje zein txotxongiloak egiteko tailerrak ere. Ekimen guztiak debaldekoak izango dira.

Euskal titiriteroen mugimenduak 40 urte betetzen dituenean, «krisiari aurre egiteko eta triste dagoen jendea alaitzeko» prest segitzen dutela adierazi zuen Euskal Herriko UNIMAko ordezkari Enkarni Genuak.

Bestalde, Sestaoko zinegotzi Amagoia Bereciartuak «Sestaorentzako pribilegiotzat» jo zuen IV. Txotxongilo Eguna bertan izatea.

Alaitasuna

Krisialdi betean gaude eta Euskal Herrian langabeen tasarik handiena daukan Sestao dugu horren isla. Hala ere, ez dira titiriteroak arazoen aurrean kikiltzen direnetakoak: «40 urte daramatzagu txotxongiloekin lanean. Gure jardunean egonkortasunik sekula ezagutu ez badugu ere, prest gaude triste dagoen jendea alaitzeko», esan zuen UNIMAko Enkarni Genuak, beraientzat krisialdiak berriak ez direla gogoratuz.

Murrizketak egon arren, euskal udalek segitzen dute txotxongiloen «konplize» izaten, «haurrei poztasuna» ez kentzeko lanean. «Korta batean ere lan egin dut nik, eta egun, hiriburuetako antzokietan egonak gara eta ikastetxe guztietatik deitzen digute», esan zuen Genuak.

Haurren beharrak asetzea gurasoei dagokie, eta txotxongiloek beren tokia dute hor: «Gurasoek erne egon behar dute beti seme-alaben behar materialak, artistikoak nahiz izpiritualak asetzeko. Gurasoek umeei lagundu behar diete ekitaldi kulturaletara, euren lana da; haiek ere jakin behar dute, kasu honetan bezala, udalak egiten duenak merezi duela; haiek ere sartu behar dute zer egiten den ikusteko», azaldu zuen txotxongiloen elkarteko ordezkariak.

Ildo beretik egin zuen berba Amagoia Bereciartua zinegotziak, eta jendeari ahalegina egiteko eskatu zien «arazoak ahaztuz, kalera atera daitezen». Bide batez, titiriteroek musu truk egingo dutela lan nabarmendu zuen.

Hamalau talde

Hamahiru taldek eta beste bi artistak beren azken lanak aurkeztuko dituzte hiru egunotan Sestaon: El Tenderete, Cobaya, Sortzen, Bihar, Humo, Pantzart, Txotxongillo, Pro-ismo cero, Antzezkizuna, Irrintzi, Panta Rhei, Azika, Corrado Masacci eta Rafa Villa. Antzezlanak ez ezik, txotxongiloak egiteko tailerra (Rafa Villa) eta makillaje tailerra (sortzen taldea) ere antolatu dituzte egunotarako.

Ikuskizunak Musika Eskolan, O´Ryan tabernan eta Kasko eta San Pedro plazetan izango dira. Guztietan, doakoa izango da sarrera.

Inaugurazio ekitaldia ostiralean izango da, 19.00etan, Sestaoko Musika Eskolan. Segituan, leku berean, 20.00etan, El Tenderete taldeak emango du IV. Txotxongilo Egunaren aurreneko ikuskizuna, «Titereska».

Azkena, ordea, igandean izango dugu, 19.00etan: Azika taldeak «Lau sasoi» aurkeztuko du Musika Eskolan bertan.

El Tenderete abrirá las actuaciones

Lito Andiano y Manya Fernández Mallabia componen El Tenderete, grupo nacido al calor de la Kultur Etxea de San Inazio (Bilbo; el inmueble es hoy día la Euskararen Etxea) en la década de los 80. A ellos corresponde abrir las actuaciones de este IV. Txotxongilo Eguna. Será el viernes, a las 19.00, en la Escuela de Música de Sestao y presentarán su último trabajo, «Titereska».

«Quienes esperen un espectáculo de monigotes bailando ska, están equivocados», dice Manya. «La obra habla de la canallesca, de la gentuza que hay entre los títeres». En concreto, nos encontraremos a dos personajes, Babaran y Filipo, preocupados por salir de la estrechez material sin vender su alma, sin dejar de ser ellos mismos.

«En este trabajo recuperamos o introducimos una obra, `El propietario', de Roberto Espina (dramaturgo, director, actor, mimo y titiritero, nacido en Buenos Aires en el año 1926), que se ajusta mucho al tema y a nuestra forma de ver la realidad actual», dice Manya.

La programación de los tres días está disponible en www.txotxongilo.com. A.H.

40 URTE

«40 urte daramatzagu txotxongiloekin lanean. Gure jardunean egonkortasunik sekula ezagutu ez badugu ere, prest gaude triste dagoen jendea alaitzeko», adierazi zuen Euskal Herriko UNIMAko ordezkari Enkarni Genuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo