GARA > Idatzia > Kultura

Trikitixaren Jardunaldietan irakaskuntza metodoak aztertu eta azalduko dituzte

GARA | DONOSTIA

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Inpernuko Poza Trikitixaren X. Jardunaldiak ospatuko ditu gaur eta bihar Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan.

Jardunaldien helburua soinu diatonikoa eta panderoa erakusteko erabiltzen diren metodo eta sistemak aztertu eta lantzea da. Horretarako, mahai inguru bat ospatuko dute gaurkoan. Bertan, Agurtzane Elustondo, Iker Goenaga, Julie Mary eta Juan Tapia irakasleak izango dira. Trikitiaren irakaskuntzan bakoitzak erabiltzen duen metodoa aztertuko dute elkarrekin. Bihar, ordea, Joseba Tapiak «Belarriak soinu» saio praktikoa eskainiko du. Jardunaldiak arratsaldeko zazpietatik aurrera ospatuko dira.

«Geure kolkotik» diskoa

Trikitixa Elkarteak disko berria atera du eta biltzen dituen kantak aurkezteko bi kontzertu antolatu ditu, lehenengoa bihar, Donostiako Trinitate plazan, 22.30ean. Bigarrena irailaren 16an egingo da Zarauzko malekoiko Sortaldea Kultura Eremuko atarian, 18.00etatik aurrera. Diskoaren izena «Geure kolkotik 2012» da eta Ruben Isasi, Oska Estanga, Arkaitz Allur, Monik Valor eta Xabi Arakamaren piezak biltzen ditu.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo