GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Amets TXURRUKA | Euskaltel Euskadi taldeko txirrindularia

Good job my friend!

Eskuineko begia okertuta (esfortzu handien ondoren okertu ohi zaio) Radioshack taldeko autobusera iristean, sarri entzungo zuen Oñatiko mutilak «good job, my friend!». Baina gaurkoan [atzo] inoiz baino ozenago esango ziotela uste dut, hala behar luke behintzat!

Vuelta hau inoizko azkarrena izaten ari da. Azken egunetan batez ere ikaragarrizko abiaduran gabiltza egunero, eta gaur [atzo] etapa lasaiagoa izango zelakoan bageunden ere, 47,8 km/h-ko batez besteko abiadura atera dugu. Ihesaldia antolatu ondorengo geldialditxoa eta abar kontuan izanda, 50 km/h-tik gorako erritmoan eraman gaitu egun guztian gure zutabe-lagunak. Izan ere, Markel bera izan da etapa guztian tiraka joan dena, gelakide duen Tiagorekin batera.

Erakustaldia egin dute! Bennatirekin harreman berezia duela eta Vuelta honetan etapa bat irabazten lagundu nahi ziola agur gisa aitortu zigun Markelek berak aurrekoan. Bada, gaurkoan [atzo], bere esana burutu du: complimenti!!! Bai Bennatiri bai Markel berari ere!

«Orbea ORCA». Izen horrek adierazten du gure bizikletaren marka eta modeloa. Baina bada Orbeak duen beste ORCA azpiatal bat ere: konpresiozko arropak eta igeri eta triatloirako neoprenoak. Bada denboraldi bukaera iristen ari dela-eta, horri buruz aritu gara etapa aurretxoan Markel eta biok. Bizikleta alde batera utzi eta beste kirol batzuk egiteko desiratzen gaude.

Tartean, neoprenoa jantzi eta itsasoan igeri egin nahi dut nik, eta, Markelek, olatu batzuk hartu. Gaur bertan jarriko naiz Orbeako lagunekin kontaktuan, Vuelta eta denboraldia amaitzear daude-eta! Hau gogoa!!!

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo