GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Euskal ordezkariak ez dira ongi hasi sokatirako mundialean

J.L.

Euskal ordezkariek ez dute ongi hasi Suitzan jokatzen ari den Sokatirako Munduko Txapelketa. Azken orduan Mutrikuk 700 kilokoan parte hartzeko erabakia hartu zuen, baina lehen fasea gainditzea ez zuen lortu.

580 kilokoan, berriz, Goiherri eta Gaztedi lehiatu ziren, bakoitza bina talderekin. Hiru talde berehala joan ziren kalera, baina Goiherriko lehen taldeak lehen fasea gainditzea lortu zuen. Hala ere, ez zuten askoz gehiago aurreratu, final laurdenetan joan baitziren kanpora, Suitzako Engelberg taldeak kanporatu baitzituen, domina lortzeko aukerarik gabe utziz. Gaur bi pisutan arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo