GARA > Idatzia > Mundua

Vladivostok, Apec gailurraren egoitza, Errusiaren erakusleiho bihurtu da

Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlanaren goi bilera Vladivostok hiriburuan izango da. Ekitaldi horretarako, kasik abandonaturik izan duten herria Errusiaren erakusleiho bilakatu dute azpiegitura erraldoien eraikuntzarekin, milioika euroko inbertsioa eginez.

p022_f01-148x108.jpg

GARA |

Vladivostokek, Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlanaren (Apec) gailurra hartuko duen herriak, aldaketa nabarmena jasan du goi-bilera dela-eta. Hiriburu militarra eraldatu egin dute megaproiektu baten bidez, Errusiaren erakusleiho bilakatzeko.

Errusiako agintariek hiriburu mitiko hau hautatu dute Apec goi-bilera egiteko, eskualdean Errusiaren presentzia nabarmentzeko helburuarekin.

Moskuk obra faraonikoak egin ditu hiriburua oso epe laburrean eraldatzeko, krisiak sortutako muga ekonomikoak izan arren.

Eginiko eraikuntza garrantzitsuena Vladivostok eta Rousski irlak elkartzen dituen zubi eseki erraldoia da. Zubi dotorea, 1.872 metroko luzera duena eta mota honetako munduko altuena.

Horrez gain, gailurra bertan bildu ahal izateko, orain arte kasik hutsik zegoen hiriburu honetan, Unibertsitate erraldoi bat eraiki dute, American University Parken antzekoa. Beste zubi eseki bat ere eraiki dute Vladivostok erdian. Honen helburua Urrezko Adarra badiaren bi aldeak lotzea eta hiriburuan sor daitezkeen zirkulazio ilarak saihestea da.

Bigarren aireportu moderno bat eta ehunka kilometro errepide ere eraiki dituzte.

Lehen begiradan hain agerikoak ez badira ere, beste hainbat lan ere egin dituzte, besteak beste, ordura arte egin gabe zuten ura garbitzeko sistemaren instalazioa bera.

Laburbilduz, eraikuntza lanak 16.500 milioi euroko kostua ekarri dio Errusiari, krisiak gogor eragin duen herrialde batentzat gehiegizko gastua.

Azken hogei urteetan Errusiako Ekialde Urruna Gobernuak ahaztua zuela salatu du Vassili Avtchencko bertan berriemaile lanean dabilen kazetariak. «Orain, azkenean, badirudi oroitu direla».

Ozeano Bareko errusiar ontzidiaren base nagusia izan zen SESBen desagerpenera arte. Ordutik gainbeheran joan da, industriaren galera eta herritarren emigrazio gogorra jasanez. Delinkuentziak ere gora egin du.

Egun nabariak dira oraindik degradazio horren arrastoak: errepideetako zuloak, legarrez betetako espaloiak eta eraikin gris eta hondatuak. Oraindik bide luzea du egiteko.

Gailurra amaitu ostean, eraikitako guztia mantentzeko erronka izango du tokiko gobernuak eta horretarako finantzaketa osagarria beharko du ziurrenik.

putin

Errusiak Asian eta Ozeano Barean dituen sustraiei probetxu ateratzeak duen garrantzia azpimarratu zuen Vladimir Putinek, Mendebaldean krisiaren ondorioz bizi duten egoera dela-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo