
Euskara eta teknologia berriak elkarrekin urriaren 19an
GARA |
�Euskarabildua, aukera berriak sarean� izenburupean urriaren 19an, 9.00etatik 14.00etara, Koldo Mitxelena kulturunean ospatuko den euskara eta teknologia berrien gaineko jardunaldia aurkeztu zuten atzo Donostian. Ekitaldia, �Argia� aldizkariak, Iametza Interaktiboa enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Kutxak antolatu dute.
Xabier Letona, �Argia� aldizkariko zuzendariak azaldu zuenez, jardunaldi hauen helburua euskara eta teknologia berrien arteko erreferentziazko zita bilakatzea da, bezero zein bertaratutakoekin ezagutzak partekatzeko, kanpoko esperientziak ezagutzeko, eta abar. �Aurtengoan, teknologia berriek euskara bezalako hizkuntza baten erabilera sozialaren zabalkundean nola lagundu dezaketen aztertu nahi genuke�, zehaztu zuen Letonak.
Elisabeth Pombo, Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzaileak azaldu zuen, bestalde, euskaraz garatutako proiektu interesgarriak erakutsiko direla jardunaldian, �horretarako nazioartera ere begiratuko da, guretzat erreferentziazkoak izan daitezkeen egitasmo eta proiektuak ezagutzeko eta horietatik ikasteko aukera emanez�, azaldu zuen.
Urriaren 19ko jardunaldian, gaian adituak diren hizlariak izango dira, besteak beste, Lander Arbelaitz �Argia�-ko erredaktoreburua eta Albert Cuesta kazetaria eta teknologia berrietan aditua. Halaber, ikus-entzunekoak ere proiektatuko dira.