GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Frantziako Kopa

Ximunen lesioa izan da berririk kezkagarriena

IZON 0

AVIRON 1

Jon LEUNDA

Kostata, baina Avironek Frantziako Kopako bosgarren kanporaketan aritzeko txartela lortu zuen herenegun arratsaldean. Horretarako ikaragarri sufritu behar izan zuen, ordea, 89. minutura arte ez baitzen golik iritsi, eta bidean Ximun Duhour galdu zuen. Orkatilan min hartu zuen Kanboko atezain bikainak, eta datorren asteburuko partida, gutxienez, bera gabe jokatu beharko du talde lapurtarrak.

Kopako kanporaketa hauek bihurriak izaten dira, partida batera jokatzen baitira, eta beti mailarik apalena duen taldearen zelaian. Izon Aviron baino bi maila apalagoan dago, baina herenegun indartsu zelairatu zen, handia jateko asmoarekin.

Aviron, ordea, partidari tamaina hartu zionean nagusi izan zen, baina berriro ere gola sartzeko dituen arazoa handiak agerian geratu ziren, nahiz eta oraingoan Graditek amaieran lortu zuen balio handia zuen gola.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo