GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zientziak eta filosofiak bat egingo dute nazioarteko X. biltzarrean, Donostian

p015_f02.jpg

GARA | HERNANI

«Physis (oinarrizko partikuletatik giza izaerara)» izenburupean inauguratu zuten atzo Txillida Leku museoan X. Nazioarteko Ontologia Biltzarra, UNESCOren babespean.

Datorren larunbata arte iraungo duten jardunaldietan aditu askok parte hartuko dute, besteak beste, Nobel saridun Frank Wilczek fisikariak; baita Giovanni Boniolo, Logika eta Zientziaren Filosofiako katedradunak ere, edota Gerhard Vollmer alemaniar psikologo eta filosofoak, «Jakintzaren teoria eboluzionista» lanaren egileak.

Antolatzaileek azaldu zutenez, «atomo, elektroi, fotoi, neutroi, neutrino eta abarren munduan bizi gara, eta orain, baita Higgs-en bosoien munduan ere. Hala ere, giza izaeraren konplexutasunak galderak eragiten ditu oraindik. Physis-bios-lógos segidak materia bizigabetik bizira eta bizitik hiltzera bitarteko trantsizioa adierazten du, eta funtsezko filosofiaren galderak ekarri ditu».

Genetikak edo neurobiologiak duten garrantziaz jabetuta, gaur egun giza izaerari buruzko galdera filosofikoei erantzuteko ahaleginetan ezinbestekotzat jo zituzten bi adarrok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo