GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Herritar mobilizatuak eta «fracking»a, aurrez aurre

Araban, Subilla Gasteizen, Enara I eta Enara II putzuetan gas naturalaren «El Dorado» berria aurkitu zutelakoan, oparoaldiaren promesa egin zuten gas hori ustiatzeko fracking izeneko sistema erabiltzeko baimenak eman zituztenek. Ekialde Ertaineko basamortuetan edo Siberiako permafrost-aren azpian aurkitu ziren erregaiak legez, Euskal Herriko lurraren erraietan ba omen zen behar energetikoak aseko lituzkeen energia iturria. Propagandaren makineria martxan jarrita, miraria lau haizetara zabaldu nahi izan zuten. Fracking teknikak munduan izena galdu duela, ordea, ez zuten aipatu ezta herri mobilizatu honetan jendea informatuko zela eta protesta antolatuko zuela kontuan hartu ere. Toxikoak eta korrosiboak diren osagai kimikoekin nahastutako milioika litro ur lurrean ponpatzeak, estimulagailu hidraulikoak haitzak puskatzeak, zer ondorio izango ditu gure lurraren erraietan? Eta gas naturalak, frackingerako fluidoek, edo substantzia toxikodun urak filtratu eta lurrazpikoak kutsatzen badituzte? Erantzunik gabeko galdera urgenteak, ingurumenean eta osasun publikoan atzera bueltarik gabeko arriskuak, beldurrak eta frustrazioak nonahi.

Gaur Gasteizko Bilbo plazatik abiatuko den manifestazioak, beste behin ere, anplifikatu egingo ditu. Erantzunak exijitzeak, frackinga gerarazteak herritar informatu, kontzientziatu eta mobilizatuak eskatzen ditu. Hala izan bedi!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo