GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIZURKIL

Gizon bat hil da mendian, bularrean min handia sentitu ostean

Ertzaintzaren helikopteroak 68 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu zuen atzo 10.30 aldera Zizurkilgo inguru menditsu batean. Hildakoa semearekin batera onddoak batzen zebilen Motxane baserriaren inguruan eta azken honek adierazi zuenez, bere aitak min handia nabaritu zuen bularraldean, Lakuako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. Larrialdi zerbitzuak aita-semeak zeuden tokira iritsi ziren, baina bertaratutako medikuak gizona hilik zegoela baieztatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo