Maddi Sarasua garaile, Kanbon jokatu Xilabako bigarren kanporaketan
GARA | KANBO
Maddi Sarasua sailkatu zen larunbatean Kanbon jokatu zen Xilabaren bigarren kanporaketan. Sarasuak 194,5 puntu lortu zituen egindako lanari esker, eta ia hamar puntu atera zizkion bigarren sailkatuari (Xumai Murua, 185).
Puntu horiek nahikoak izan ziren finalerdietarako sailkatzeko. Ramuntxo Christy (175) eta Gillen Hiribarren (170,5) ere finalean kantatzeko aukera lortzeko borrokatu ahal izango dira.
Hala, Xumai Murua datorren larunbatean izango da Hendaiako Varietes aretoan, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Maindi Murua, Ortzi Idoate eta Gillen Hiribarrenekin batera. Maddi Sarasua, ordea, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Egoitz Zelaia eta Ramuntxo Christyrekin izango da urriaren 27an Donibane Garaziko Vauban.
Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, Kanbon izan ziren 150 pertsona inguruk ederki gozatu zuten. Izan ere, bertsolari guztiak «umorez aritu ziren, kartzelako gaian barne, eta freskotasun ainitz eskaini zuten».