Frantziako Kopa
Genets eta Aviron seigarren kanporaketa jokatzeko moduan dira
GENETS 4
ARCACHON 1
Jon LEUNDA
Genetsek arazorik gabe lortu zuen Frantziako Kopako seigarren kanporaketa jokatzeko txartela, maila bat beherago dagoen taldea mendean hartuta. Hori-berdeek bien artean dagoen aldea berehala jarri zuten agerian, 19. minuturako 2-0 irabazten ari baitziren. Hortik aurrera oso lasai jokatu ahal izan zuten.
Luzapenean
Avironek bera baino hiru maila apalago dagoen Libourneren zelaian 1-2 irabazi zuen, baina luzapena behar izan zuen.