GARA > Idatzia > Ekonomia

LABen mintegia enpresa oso txikietako hauteskundeak prestatzeko

GARA | BAIONA

Azaroaren 28tik abenduaren 12ra enpresa oso txikietan hauteskunde sindikalak izango dira Estatu frantsesean. Horiek prestatzeko xedez, LABek jardunaldi bat egingo du larunbatean, goizeko bederatzietatik goiti, Kanboko Larrazkenian (errugbi zelaiaren ondoan).

Ipar Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren azterketa laburra eginez hasiko dira, lan-sektoreetako diagnostikoari ekin aitzin, taldeka lehenik eta osoko bilkuran geroago.

STC Korsikako sindikatuko kide batek beren esperientzia azalduko du 11.00etan. Mintegia eguerdiko ordu batean amaitzea aurreikusi dute.

«Ezkertiar eta abertzale sentitzen den oro eta batez ere enpresa oso txikietan lanean ari direnak» parte hartzera gonbidatu ditu LABek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo