Heineken Kopa
Garaipena lortu behar da Agileran
Bost partida jarraian galdu ostean, gaur Biarritzek, 19.00etan, Zebre hartuko du, eta bost puntu batzea oso garrantzitsua izango da.
Jon LEUNDA
Biarritzek Zebre hartuko du gaur 19.00etan Agilera estadioan. Lapurtarrek lehen jardunaldian galdu egin zuten, eta astindua hartuta, gainera, eta hori kontuan hartuta, garaipena lortu beharra daukate, bai, behintzat, final-laurdenak jokatzeko aukerei eutsi nahi badiete.
Lapurtarrek izan duten beherakada ulertzea ez da erraza. Lehen lau jardunaldietan garaipena erdietsi zuten, itxura ona emanez, eta azkeneko denboraldietan izan dituzten arazoak kontuan hartuta, zaleen artean sekulako itxaropena piztu zuten, baina ondorengo partidek zalantzak besterik ez dituzte ekarri. Ligako azkeneko lau partidak galdu egin dituzte, baita Heineken Kopako norgehiagoka ere. Beraz, bost partida jarraian galduta iristen da gaur Biarritz, eta garaipena inoiz baino beharrezkoagoa du. Ez lehiaketa honetan aurrera egiteko aukera izateko bakarrik, baita bolada txarrari amaiera eman eta indarrak hartzen hasteko ere.
Pasa den astean lehen zati nahiko ona egin zuten, markagailuan aurretik ere ibili ziren lapurtarrak, baina bigarren zati negargarria egin zuten, puntu bakar bat ere ezin izan zuten lortu zuri-gorriek, eta amaieran esku hutsik geratu ziren, eta puntu eta entsegu askotxo hartuta itzuli ziren.
Gaur Agileran bisitari izango den taldeak ere galdu egin zuen lehen jardunaldian, eta haiek ere garaipenaren bila etorriko dira, nahiz eta beraiek diren, ustez, multzoko ahulenak. Beraz, garaipena lortzeaz gain, erasoko puntua lortzeko aukera ere ezin dute baztertu jokalari euskaldunek.
«Talde indartsua da italiarra, eta erasora min handia egiten duena. Ezusteren bat hartu nahi ez baldin badugu, hasieratik egin behar dugu geure jokoa, eta nagusi izan; bestela gaizki ibili gaitezke», dio Wenceslas Lauretek, Biarritz taldeko jokalariak.
Zuri-gorriek jokalari dezente dituzte min hartuta, eta horietako batzuk oso garrantzitsuak, nahiz eta taldeak bolada ona izan zuenean ere haietako batzuk falta ziren. Harinordoki, Yachvili, Tala, Broster, Gray eta Van Staden ez dira osatu, eta ilunabarreko neurketa harmailetatik ikusi beharko dute.
Hori dena kontuan hartuta, honako hau izango da, ezusterik ez baldin bada, Biarritzek gaur ilunabarrean Agilera estadioan zelairatuko duen hamabostekoa: Barcella, Hegi, Gomez Kodela, E.Lund, Dubarry, M.Lund, Lauret, Gray, Lesgourgues, Berquist, Brew, Borutu, Haylett Petty, Ngwenya eta Balshaw. Hau baieztatzen baldin bada, August, Blaauw, Synaeghel, Taele, Guyot, Peyrelongue, Traille eta Baby geratuko dira aulkian, jokatzeko prest. Dudley Pillips izango da norgehiagoka zuzenduko duen epailea.
Biarritzek jokalari garrantzitsu batzuk faltako ditu gaur ere; izan ere, ez dira jokatzeko moduan egongo ez Imanol Harinordoki eta ez Dimitri Yachvili.
Getxo y Hernani se van a volver a ver las caras, aunque esta vez será en Fadura y en Copa. Hace tan solo dos semanas se enfrentaron en Landare, en partido de Liga, donde los guipuzcoanos se llevaron el triunfo.
Hoy se van enfrentar en la segunda jornada de Copa en Fadura a las 16.30, donde el barro y la lluvia pueden ser los grandes protagonistas. Los guipuzcoanos jugaron el pasado domingo el primer partido y perdieron ante La Vila, de tal forma que si quieren tener opciones para pasar a la siguiente ronda necesitan ganar.
El Getxo Artea, por su parte, juega su primer encuentro, ya que en la anterior jornada le tocó descansar. De momento, no han ganado un solo partido y necesitan sumar la primera victoria de la temporada, aunque sea en la Copa, para así cambiar la mala dinámica que llevan hasta el momento. J.L.