GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora

Txapeldunen Ligako finala jokatuko da Bilboko Esperanzan

J.L.

Urrezko aizkorako Txapeldunen Ligako finala jokatuko da gaur Bilbon, 12.30ean, La Esperanza frontoian, eta bertan neurtuko dira Otaño, Nazabal eta Atutxa.

Ikusmin handia piztu du neurketa honek, datorren astean baita Euskal Herriko Lehen Mailako kanporaketa, eta hiru aizkolariak han izango dira, eta ez hori bakarrik, hirurak dira finalean sartzeko faboritoak.

Gaurkoak, ordea, ez du harekin zerikusirik izango, sei lan ezberdin egin beharko baititu aizkolari bakoitzak. Nazabal da irabazteko faborito nagusia, eta gertatzen dena gertatuta ere, jadanik garaikur eta txapel bat segurtatuta dauzka, bera izan baita fase erregularreko onena. Baina gaurkoak ere etxeratu nahiko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo