Sokoa enpresako zuzendaritzak gezurtatu egin du «jazarpena» dagoela
A.M. | HENDAIA
Agiri baten bidez Sokoako zuzendaritzak jakinarazi du ez dagoela «ez langileen kontrako presio psikologikorik, ez xantaiarik, ez jazarpenik eta ezta ere, lan-zama itogarririk». Hala, berriki langileek leporatutakoa gezurtatu du.
LABi erreferentzia eginez, «sindikatu batek enpresaren izena lohitzeko egindako akusazio gezurtiak» direla dio. Are, zuzendaritzaren esanetan, «ez dute inolaz ere errealitatea islatzen».
Izan ere, «Sokoa sozialki aurreratua» dagoen enpresa dela deritzo, «langileen lan-baldintzak eta lankideen bizitza kalitatea hobetzen» saiatzen dela nabarmenduz jarraian
Krisiak gogor jotzen duen garai hauetan, «gutxiengo batek sustatzen duen zatiketa eta liskar sistematikoen» aurrean, «adostasuna bilatzea lehenetsi» beharko litzatekeela uste du zuzendaritzak.