GARA > Idatzia > Kultura

Galeusca idazleen topaketa Donostian egingo dute

GARA | DONOSTIA

«Esateko idazten dena» lelopean antolatu dute aurten Idazleen 39. Galeusca. Topaketa hauetan Galiziako eta Kataluniako idazleak Euskal Herrikoekin elkartzen dira giro ederrean. Donostian izango da aurtengo Galeusca , eta atzo egin zuten haren aurkezpena Gipuzkoako hiriburuan bertan, eta iragarri zutenez, ekitaldia hilaren 26 eta 27an izango da.

Ostiralean, hilak 26, Koldo Mitxelena aretoan (19.30etan) «Zazpi poeta alán da fronterira» Pamiela argitaletxeren liburuaren gaineko emanaldiak emango dio hasiera Galeuscaren «asteburuari». Poesia (Xose Estevez, Jose Angel Irigaray eta Luis Reiren ahotsetan) eta musika (Ruper Ordorika eta Arkaitz Miner) elkartuko dira emanaldi berezi honetan. Larunbatean, hilak 27, eta harrera ofizialaren ostean, San Telmo Museoan hainbat mahai-inguru izango dira, hedabideen (10.15etan) edo arte eszenikoen alorrak eztabaidagai izango direlarik. 18.30ean hiru hizkuntzetako ipuin kontalarien saioa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo