NIRE AMAREN AUTOBIOGRAFIA
Afrikar diasporaren ahotsa, Kariben
Lakua eta EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) Literatura Unibertsala bildumaren «aro berria» zabaldu du «klasiko moderno» honek, Inazio Mujika Iraola editorearen hitzetan. Hiru argitaletxek bat egin dute 50 liburu argitaratzeko 2012. urtean zehar. «Nire amaren autobiografia» nobelari dagokionez, gazteleraz Txalapartak argitaratu ditu Kincaiden lan batzuk, baina euskaraz kaleratzen den lehen itzulpena omen da Martinez de la Cuadrak egin duena. Prosa zehatz eta lirikoaz baliaturik, Jaimaica Kincaidek (Antigua uhartea, 1949), «ama bilatzen duen bitartean, idazleak bere burua aurkitzen du», itzultzailearen hitzetan. «Literatura postkolonialaren» adibide garbia omen da, gainera.