GARA > Idatzia > Euskal Herria

hilberria

Fernando Javier Blanco iheslari politikoa hil da Kanbon

Fernando Javier Blanco 72 urteko euskal iheslari politikoa asteazkenean hil zen Kanbon, gaitz larri baten ondorioz. 70. urteetan ihes egin zuen Iparraldera, eta Venezuelan ere bizi izan zen. GALek 1983an Baionan hil zuen Santos Blanco iheslaria anaia zuen. Asteartean omenaldia egingo dio iheslarien kolektiboak Biarritzen, gorpua erraustu aurretik, eta bertaratzera deitu du (08.30ean, aireportu ondoko tanatorioan).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo