GARA > Idatzia > Kultura

Carmen Gisasolak hausnarketara deitu du «Gaur zortzi» nobelan

N.B. | DONOSTIA

Carmen Gisasola presoak «Gaur zortzi» (Alberdania) izeneko eleberria argitaratu berri du. Honakoa bere lehen lana da, kartzelan emandako denbora pasatzeko beharraren ondorioz sortutako idazteko zaletasunaren fruitu.

«Eleberri hau ez da autobiografikoa, nahiz eta bertan azaltzen diren pasadizo bat baino gehiagok errealitatearekin lotura estua duten», azaldu zuen idazleak. Izan ere, liburuaren protagonista ama bat da, eta bere alabak etxetik alde egin du organizazio militante batean parte izateko. Orduan, ama kartzelan dagoen eta ezagutzen ez duen preso bati gutunak bidaltzen hasiko da, barnean dituen zalantza eta beldur guztiak kontatzeko.

Gisasolaren esanetan, protagonista ez dago ados bere alabak egindako hautuarekin, baina bere alde egingo du. «Horren adibide, presoen eskubideak defendatzera gurasoak kalera ateratzen direla ikustea da», gaineratu zuen.

Gisasolarentzat liburu hau gure herrian gertatutakoaren inguruan hausnarketa egiteko tresna bat da, «zauriak ezkutatuz ez direlako sendatzen».«Ez da Euskal Preso Politikoen Kolektiboari kritika bat, baizik eta komunikazioaren aldeko apustu bat, nire ikuspuntua, besterik ez», argi utzi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo