EUROAGINDUA
Hilaren 30ean jakinaraziko du Pauek Villanueva Espainiaratuko duen ala ez
Azkenean Paueko Auzitegiak atzo aztertu zuen Arturo Villanuevaren kontrako euroagindu eskaera. Epaileak informazio gehigarria eta prozesatzeko autoa eskatu zion Auzitegi Nazionalari. Soilik bigarrena igorri zuen eta frantsesera itzuli gabe gainera. Dokumentuak frantsesera itzultzeko eskatu zion epaile frantsesak Madrili, baina atzokoan jakin zen ez duela egingo «horretarako diru-funts aski ez dutelako». Hala ere, fiskalak euroagindua onartzeko eskatu zuen. Villanuevaren abokatuak, berriz, eskaerak betebehar formalak ere errespetatzen ez dituenez, atzera bota dezatela eskatu zuen.