GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Anjel Lertxundi 2007/10/24 | berria

Itsuak

Benetako justizia bilatzen duen justizia saiatuenak ere zaila du, ia ezinezkoa, begiak iristen ez diren tokian argi egitea. Frogak falta. Halatan, torturak ez baitira jendearen bistan praktikatzen, existituko ez balira bezala da, eta torturatuaren hitzak sistema guztiaren kontra egin behar du, borroka aurrez galdu batean. (...)

Tortura-zuloekin aski ez, eta orain kalea ere haiek bezain estolderia itsua izatea bilatzen ari da Espainiako Barne Ministroa. Lekuko deserosorik gabea. Argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatuta, polizia babestea omen du helburu. Ez du esan nola babestuko dituen hiritarrak, legea, demokrazia. Kaleak itsututa, iritzi publikoa itsutu nahi du: bihotzak -publikoaren sentiberatasunak- nekez erreakziona dezake ikusten eta ezagutzen ez duen zerbaiten aurrean.

Soldadu atunburu baten kamerarena da Abu Grhaib-ekoaren kulpa ere, zer gara ba itsuak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo