GARA > Idatzia > Kultura

EUSKAL DANTZA

Euskal Herriko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan, Iker Larunbe txapeldun

Pasai Donibaneko kiroldegian joan den larunbatean 32. Euskal Herriko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskal Herriko Doinu Zahar Txapelketaren seigarren edizioa jokatu ziren. Gipuzkoar aurreskua txapelketan, Iker Larunbe atarrabiarra izan zen onena. Bigarren lekuan Lezoko Iker Sanz geratu zen, eta, hirugarrenean, Elgoibarko Aitor Asenjo. Aurresku txapelketan bost dantzari aritu ziren lehian. Doinu zahar txapelketa irabazteko lehian, berriz, zortzi neska aritu ziren: iazko txapelduna eta aurreko igandean 11 dantzariren artean jokatutako sailkatze probako lehen zazpi sailkatuak. Guztien artean Errenteriako Nagore Indakoetxea nagusitu zen. Bigarren lekua, berriz, Oiartzungo Izar Etxeberriak eskuratu zuen, eta, hirugarrena, Elgoibarko Arantxa Ferreirok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo