GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tolosaldeko karguek ikurrinaren martxarekin bat egin dute

GARA |

Tolosaldeko 23 herritako udal ordezkariek agerraldia egin zuten larunbatean Tolosan ospatuko den ikurrinaren aldeko martxari atxikimendua adierazteko.

Karguak bandera espainola nahi eta nahi ez jartzeko aginduari buruz mintzatu ziren: «Oztopo handi bat aurkitu dugu bidean, gure nahi eta borondatearen aurka doana. Gureak ez diren legeen bidez, egin nahi ez dugun zerbait egitera behartu nahi gaituzte, indarrez».

Ordezkariek argi utzi zutenez, banderen auzia «ez da arazo instituzional bat, ez da udaleko arazo teknikoa, herri gisa dugun arazo bat baizik».

Hortaz, ikurrinaren aldeko martxan parte hartzeko deia egin zuten, eta beraiek, beren arloan, «Euskal Herriko nortasun eta identitate zeinuak sustatzeko konpromisoa» beren gain hartzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo