
Jaio, Antza eta Urretabizkaiaren lanei buruz arituko dira hainbat herritan
Karmele Jaioren �Zu bezain ahul� ipuin liburuari buruz arituko dira gaur Donostiako Lugaritz kultur etxean, 17.00etatik aurrera. Asteartean Andoaingo liburutegian 19.00etan egingo duten solasaldian, ordea, bere azken lana, �Ez naiz ni�, izango da mintzagai. Azken horren inguruan egingo dute berba ere Eako Hea elkartean hilaren 15ean, iluntzean. Era berean, Zumaiako Foronda kultur etxean Mikel Antzaren �Atzerri� nobelari buruzko mahai ingurua egingo dute 18.00etan, eta, Iru�ean, berriz, Zaldiko Maldiko elkartean Arantxa Urretabizkaiaren �3 Mariak� izango dute ardatz ostiralean.