GARA > Idatzia > Kultura

Jaio, Antza eta Urretabizkaiaren lanei buruz arituko dira hainbat herritan

Karmele Jaioren «Zu bezain ahul» ipuin liburuari buruz arituko dira gaur Donostiako Lugaritz kultur etxean, 17.00etatik aurrera. Asteartean Andoaingo liburutegian 19.00etan egingo duten solasaldian, ordea, bere azken lana, «Ez naiz ni», izango da mintzagai. Azken horren inguruan egingo dute berba ere Eako Hea elkartean hilaren 15ean, iluntzean. Era berean, Zumaiako Foronda kultur etxean Mikel Antzaren «Atzerri» nobelari buruzko mahai ingurua egingo dute 18.00etan, eta, Iruñean, berriz, Zaldiko Maldiko elkartean Arantxa Urretabizkaiaren «3 Mariak» izango dute ardatz ostiralean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo